Leihaketaren Oinarriak
Lehiaketaren helburua
Lehiaketa honen helburua da UPV/EHUko Bizkaiako kanpuseko ikasleek Milurtekoaren Garapen Helburuak ezagutzen laguntzea hiru probaren bidez, ikasleek hausnartu dezaten munduko biztanleriak bizi dituen arazo larriei buruz beren elkartasun baloreak eta beren gizarte espiritua garatuz. Aldi berean, Bizkaiako Batzar Nagusiak unibertsitate-ikasleei gerturatu nahi da, erakundearekin eta beren lan egiteko moduarekin ohituz.
Jasotzaileak
Lehiaketan parte hartzen duten partaide guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko kanpuseko ikasleak izan behar dute lehiaketa honetan izen emateko unean. Partehartzaileak aipaturiko kanpuseko ikasleak izan behar dira lehiketa garatzen denenan (hau da, 2009-2010 ikasturtea).
Partaide guztiak Bizkaiko Kanpuseko fakultateetako edozeinetan izen emandako bost ikasleez osatutako taldeetan aurkeztu beharko dira. Taldeak ahala nahi izan ez gero irakasle bat aukeratu dezakete tutore gisa. Ez dira kontuan hartuko taldea osatzen duten partehartzaileen adina edo egiten ari diren ikasketak, edo gradu edo posgrado ikasleak diren. Taldeen erregistroa
Partehartzaile bakoitzaren datuak identifikagarriak izan behar dute, eta UPV/EHUrekin egiaztatuko dira talde batek irabazten duen orotan eta baten bat faltsua izanez gero antolatzaileek kaleratu egingo dute, nahiz eta gainerako guztiak edo taldekideren bat arauak bete.
Egutegia proba bakoitzaren epeekin hurrengoa da
Proba 1: Sexu berdintasuna:
- Materialaren bidalketa: azaroaren 2etik 24ra (berau barru dela). Epea abenduaren 1era luzatzen da lehiaketaren web orrialdean egon den argitaratze akats batengatik
- Herri bozketa: abenduaren 2etik abenduaren 9ra (berau barru dela). Epea zabalduko da martxoaren 25ra arte. Egun hori barne
Proba 2: Demokraziaren balioen mundu mailako elkarte bat sustatzea
-Materialaren bidalketa: abenduaren 10retik utarrillaren 14ra (berau barru dela)
-Herri bozketa: urtarrilaren 15etik 28ra (berau barru dela)
Proba 3: Ingurumenaren jasangarritasuna
-Materialaren bidalketa: otsailaren 22tik martxoaren 15era (berau barru dela)
-Herri bozketa: martxoaren 16tik 22ra (berau barru dela)
Egutegiak, garapena eta emaitzak www.bizkaiaporelmilenio.com web orrian argitaratuko dira, beraz inskribatzeak berekin dakar argitalpenerako baimena.
Lehiaketan parte hartzea doakoa da eta ez du ezer erostera behartzen. Epeak
Taldeak inskribatzeko epea 2009ko urriaren 1ean irekiko da eta 2009ko urriaren 30rera arte egongo da irekia. Hala ere, hasierako izen-emate epe hau amaituta talderen batek izen eman nahiko balu, egin ahalko du. Aukera hau baliagarri egongo da hirugarren probaren hasiera egunaren bezpera arte. /li>
Lehiaketan erregistroaren epea herri bozketan parte hartzeko 2009ko urriaren 1 ean irekiko da eta 2010reko martxoaren 21 era arte egongo da irekia (hirugamen proba azkena egina bozkatxeko)
Antolatzaileek proba bakoitzaren epeak biltzen dituen egutegia argitara emango dute. Berori garatzeko eta dokumentuak jasotzeko epe bat zehaztuko da eta beste bat herri bozketarako. Azkenik, sariak emateko epea zehaztuko da.
Antolatzaileek ez dituzte kontuan hartuko epetik kanpo igorritako dokumentuak.
Antolatzaileek proba bakoitzaren alderdietako mugak zabaldu eta murrizteko eskubidea beraientzat gordetzen dute Puntuazio sistema
Proba bakoitzean talde bakoitzak igorritako dokumentua bi bidetik ebaluatuko da: herri bozketa eta epaimahaia.
Aurkezten diren lan guztiak originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta norberarena ez den materialen bat erabiltzen bada erreferentziarik gabe, lehiaketatik automatikoki kanporatzea ekarriko du.
Dokumentu bakoitza lehiaketaren web orriak zintzilikatuko da epe batez (lehiaketako egutegiak ezarritakoa) herri bozketarako. Prozedura horretan erregistratzen den edozein internautak parte hartu ahal izango du, lehiaketan izen emanda egon edo ez.
Erabiltzaile guztiak egoki erregistratuta egon beharko dute, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa adierazita. Hutsuneak egoki beteta ez daudela antzemanez gero, antolakuntza baztertzeko eskubidea beretzat gordetzen du eta kontu horretatik emandako bozketak kendu ahal izango ditu aldez aurretik jakinarazi gabe.
Herri bozketan
Herri bozketaren bidez talde bakoitzak proba bakoitzean lortutako botoak puntu bilakatuko dira erregela honen bitartez: Publikoak emandako boto gehien lortzen dituen probak proban parte hartutako taldeen kopuruaren erdiaren adinako puntu lortuko ditu. Eta gainerako probek gehienezko puntuazio hori puntu erdi murrizten joango dira era progresiboan.
Adibidez: probaren batean 20 taldek parte hartzen badute, puntu gehien lortzen dituen taldeak 10 puntu lortuko ditu, hurrengoak 9,5, hurrengoak 9, hurrengoak 8,5,... eta honela bata bestearen segidan
Epaimahaiaren bozketa
Epaimahaia osatzen dute Bizkaiko Batzar Nagusietako, Euskal Herriko Unibertsitateko eta El Correo Digitaleko hainbat pertsonek. Epaimahaiaren emaitza apelaezina da.
Epaimahaiak talde bakoitzak igorritako proba bakoitza 1etik 10era bitarteko batez besteko notarekin ebaluatuko du. Talde bakoitzari egokituko zaion puntuazioa epaimahaia 0,3rekin eta proba horretan parte hartutako taldeen kopuruarekin biderkatuz lortutako emaitza izango da.
Adibidez:
Epaimahaiak probaren bat 10arekin ebaluatzen badu eta bertan 20 taldek parte hartu badute, lortutako puntuazioa 60 puntu izango da, hau da, 10 x 0,3x 20= 60 puntu
Epaimahaiaren ebaluazio irizpideak proba bakoitzean jakinaraziko dira.
Epaimahaiko kideak lehenengo bi probetan hauexek izan dira:
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Lehenengo proba:
Jon Andoni Atutxa, Bizkaiko Batzar Nagusiko bigarren lehendakariordea
Isabel Batarrita, Batzar Nagusiko ekonomia aholkularia
Alfonso Martín, Batzar Nagusiko Komunikazio Arloa
Bigarren proba:
Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusiko presidente
Jon Andoni Atutxa, Bizkaiko Batzar Nagusiko bigarren lehendakariordea
Isabel Batarrita, Batzar Nagusiko ekonomia aholkularia
Euskal Herriko Unibertsitateak
Lehenengo proba:
Nekane Zubiaur; Vanesa Fernández; Gotzon Toral; V. Santiago Pozas
Bigarren proba:
Irantzu Beriain Flores; Leire Imaz Zubiaur; Andoni Pérez Ayala
ElCorreo.com
Lehenengo prob eta Bigarren proba:: Marina Barroso, Elcorreo.com-eko proiektuen arduraduna
Azken Sailkapena
Talde bakoitzaren puntuazio guztia herri bozketan eta epaimahaiaren bozketan lortutako puntuazioen batura izango da, honela epaimahaiak azken notaren %85,7 izango da eta herri bozketa %14,3.
Azken sailkapena talde bakoitzak parte hartu duen probetan lortutako puntuazioaren baturaren bidez lortuko da.
Azken sailkapenean berdinketa egonez gero, tarteko probetan epaimahaiaren puntuazioan hamar gehien jaso dituen taldea izango da irabazlea. Berdina bada, bederatzi gehien jaso duenak eta horrela bata bestearen segidan
Sariak
TParte hartzaile guztiek aukera askeko bi kreditu jasoko dituzte baldin eta hiru probetatik gutxienez bitan parte hartzen badute. Kredituen onarpena 2009-2010 ikasturtean egingo da, betiere
Sariak proba: Proba bakoitzean puntuazio onena lortzen duen taldeko kideek ordenagailu eramangarri(netbook) bat jasoko dute.
Azken saria:Azken puntuazioan puntuazio gorena lortu duen taldeko kideek New Yorkera bidaia izango dute sari gisa. Taldeak irakasle bat aukeratu badu tutore gisa, saria 5 ikasle eta tutorearentzat izango da.
Sariak hutsik utzi daitezke epaimahaiak hala erabakitzen badu.
Pribatutasun política
El Correo Digital S.L datuen arduraduna da eta indarrean dagoen legediak eskatzen dituen segurtasun eta konfidentzialtasun neurri guztiak betetzen dituen artxibo batean gordeko ditu, lehiaketa kudeatzeko asmoarekin. Sarbide-, zuzentze-, bertan behera uzte- eta aurkakotasun-eskubideez baliatzeko honako e-mail helbidera idatzi: bizkaiaporelmilenio@gmail.com Amaierako klausulak
Antolatzaileak oinarriak eta parte hartze baldintzak edo lehiaketaren espiritua urratzen duen edozeinen parte hartzea ez onartzeko eskubidea beretzat gordetzen du.
Antolatzaileak arrazoi justifikatuengatik edo lehiaketaren espiritua urratzen duen arrazoirengatik lehiaketa aldatu, bertan behera utzi edo eteteko eskubidea beretzat gordetzen du honek ez dakarrelarik inolako erantzukizunik.
www.bizkaiaporelmilenio.com web orrian argitaratutako argibide guztiak lehiaketaren oinarrien parte dira.
Milurtekoaren Unibertsitate-ikasleak lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak eta argibideak onartzea suposatzen du. Antolatzaileak egon daitezkeen edo deialdi honen egikaritzan beharrezkoak diren jazoerak ebazteko ahalmena du.
Milurtekoaren Unibertsitate-ikasleak lehiaketari buruzko eskubide guztiak El Correo Digital S.L.Uren jabetzakoak dira